Ibaiaren hondoko materialen tamaina ibaiaren maldaren eta urak emari handieneko garaian duen indarraren araberakoa izango da. Ibaiaren goiko tarteetan, malda handieneko lekuetan, hondoa harritsua izango da. Ibaiaren beheko tartean, malda arinduz eta ibilgua zabalduz doan heinean, ura motelago isurtzen da eta gero eta tamaina txikiagoko materialak garraia ditzake; horregatik guztiagatik, hondoaren egitura aldatu egiten da, pixkanaka, ibaiaren iturburutik ibaiaren bokalera.
IBAIAREN OHANTZEA
Mediterranear isuraldea Kantauriar isuraldea
Lokatza 23 127
Hondarra 13 73
Harri koskorrak 24 126
Errekariak 30 183
Haitzak 24 126
Aukera bakoitza zenbat unitatetan adierazi duten
|