Haranaren erabilerak baldintzatuko du, hein handi batean, ibaiaren egoera.
Aurreko kanpainetan ikusi izan den bezala, aztertutako haran gehienak nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen dira; hala, ureztatu ahal izateko ur-presak, uzta-hondakinen isuriak, ongarri-isuriak, ibaiertzetako basoen deforestazioa eta abar izaten dira.
Kantauriar isurialdeko haranetan, berriz, nabarmentzekoa da baso- eta industria-erabilera; eta, hain zuzen, industria-kutsadura izaten da larriena, kontzentrazio handia eta konplexutasun kimikoa direla-eta.


|