Ibaietatik hurbil dauden eraikinek, ibaien ibilguan bertan daudenek bezalaxe, aldatu egiten dute ibaietako ingurumen-kalitatea, baita horien ekosistemak ere.
Ondoko taulan ikus dezakegunez, Bizkaiko golkoko isurialdean presa eta kanalizazio ugari aurkitu dira. Isurialde mediterraneoan ez dira hainbeste hauteman, ziur asko isurialde horretan eremu gutxiago aztertu direlako.
ALDAKETA MOTA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
(aukera bakoitzari dagokion kopurua)
PRESAK
Presa kopurua, guztira 6 60
Arrainentzako bidea 1 21
KANALIZAZIOA
Erabatekoa 5 72
Zati batean 3 37
Hormekin 4 63
Harri lubetarekin 1 40
Eraikuntzak 0 10
URAREN KUDEAKETARI LOTUTAKO ERAIKINAK
Edateko uren araztegia 0 1
Ur zikinen araztegi 0 6
Ur emaria neurtzeko gunea 0 4
Urak biltzeko eraikin eta azpiegiturak 4 3
BESTEAK
Kontrolik gabeko zabortegia 4 11
|