Ibaietako eta ibaiadarretako uraren kalitatea alderdi kualitatiboen eta parametro fisiko-kimikoen arabera neur daiteke.
Bizkaiko golkoko isurialdean, uraren usain txarra izan da gehien hauteman den parametro negatiboa; horren atzetik, aparren eta olioen presentzia nabarmendu behar da. Isurialde mediterraneoan, berriz, usain txarra, aparrak eta eutrofizazioa izan dira hautemandako parametro negatibo nabarmenenak.
ITXURA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
Usain txarra 14,3 17
Hildako arrainak 2,4 7,8
Aparra 14,3 15,6
Olioa 2,4 15,6
Landare ugari uretan 14,3 10,6
Zenbat ur-lasterretan adierazi den
Aztertutako parametro fisiko-kimikoen artean, nitritoen kontzentrazio-maila altua azpimarratu behar da, bai Bizkaiko golkoko isurialdean, bai isurialde mediterraneoan. Balio horiek egokitzat edo ontzat hartzen diren balioak baino askoz altuagoak dira. Neurtutako gainerako parametroen balioak onargarritzat hartzen diren balioen artean daude.
PARAMETROA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
pHa 6,4 7,4
Nitratoak 20,7 mg/l 15,3 mg/l
Nitritoak 2,6 mg/l 3,8 mg/l
Oxigenoa 10,4 mg/l 9,7 mg/l
Tenperatura 11,2ºC 14,5ºC
Jasotako batez besteko balioak
Bestalde, ornogabe bentikoak uraren kalitatea ezagutzeko erreferentzia gisa dira baliagarriak. Ondoko grafikoetan agertzen denez, bi isurialdeetan kalitate egokia hauteman da aztertutako gune gehienetan.


|