Ibarraren forma aldatu egiten da ibaiaren ibilguan zehar: goiko ibilguan, ibarrak V forma izaten du. Erdialdeko ibilguan, berriz, ibarra zabaldu egiten da eta U forma hartzen du. Ibaiaren bokalean ibarra lau-laua izaten da.
Bizkaiko golkoko isurialdean, aztertu diren ibai-zatien erdia baino gehiago U formako ibarretan dago, azterketa gehienak erdialdeko ibilguan egin direlako. Hala ere, isurialde mediterraneoan egoera desberdina izaten da, Arabako orografia nahiko laua baita.

|