Ibarrari ematen zaion erabilera eremuko ingurumenaren kalitatearen baitan dago, hein handi batean.
Aurreko kanpainetan bezalaxe, aztertutako ibar gehienak nekazaritza-jardueretarako erabiltzen dira. Horri lotuta, ibar horien inguruetan maiz ikusten dira ureztapen-sistemak eta baso soilduak. Gainera, ongarriak ere sarri erabiltzen dira.
Isurialde mediterraneoan, aztertutako eremuen bostena ustiatu gabe dagoela nabarmendu behar da. Hala ere, ez dugu ahaztu behar honako errealitate hau: industria-jarduera hedatuena ez den arren, industria-kutsadura izaten dela larrienetakoa, substantzia kutsagarrien kontzentrazioa oso altua delako eta substantzia horiek kimikoki oso konplexuak direlako.
|