Triano eta Galdamesko Mendietatik erauzitako burdin mineralak hurrengo hauek izan ziren: siderita, hematita (oligistoa), limonita eta goethita.
EZAUGARRI NAGUSIAK
Siderita (FeCO3) burdin karbonatoa da. Kolore horia edo arrea du eta bere marra zuria da. Burdin legea %48koa da.

Hematita edo oligistoa (Fe2O3) burdin oxidoa, gorri laranjatua da, eta marra gorria du. Burdin legea %70ekoa da.

Limonita (Fe2O3 nH20) hainbat mineralen nahasketa da. Horia edo arre iluna da, eta marra arrea edo horixka du. Zenbaiten ustez, hidratatutako burdin mineralek eta hondarrek osatutako haitza da.

Goethita (FeO2H) burdin hidroxidoa da. Limonitaren osagai nagusia da, baina, zenbaitetan, isolatutako mineral gisa azaltzen da. Beltza kolorekoa da eta bere marra arre horixka du, eta %60-70 bitarteko legeak. Normalean koskor esferoidez betetako masa beltz gisa (goethita botroidala edo mamelonarra) kristalizatzen da; beste batzutan estalaktita moduan (goethita estalaktitikoa) kristalizatzen da edo kolore pilo bat duenenan goethita irisatua deitzen da.

Metodo erraz bat hemengo meategietatik ateratako burdin mineral guztiak bereizteko azpiko klabean ikusten den bezala:
