Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. Peñas Negras
 

PEÑAS NEGRAS Ingurumen Interpretazioko Zentroa

La Arboleda basobidea- Muskiz, km 1,6

48530 Ortuella (Bizkaia)

Telefonoa: 946 338 097

Faxa: 944 745 875 (kudeaketako enpresa)

E-mail: p-negras@ej-gv.es 

ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

PEÑAS NEGRAS Ingurumen Interpretazioko Zentroa ingurumenaren informazio eta sentsibilizaziorako ekipamendu bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak kudeatzen du.

PEÑAS NEGRAS Zentroa Ortuellako udalerrian dago, Bizkaiko meatzaritzagunearen bihotz-bihotzean. Paisaia-arku zabal bat behatzeko puntu estrategikoa da. Pertsonen ekintzen ondorioz inguruan izan den eraldaketa sakona ikusteko leku ezin hobea da toki hori.

Nola iritsi?

Peñas Negras La Arboleda (Bizkaia) meatze auzotik 3 kmra dago. Auzo honetan, Zentroraino eramaten duen pistara heltzeko seinaleak ikusiko dituzue. La Arboledara heltzeko hainbat aukera daude:

  • Valle de Trápaga-Trapagaran eta Larreineta lotzen dituen funikularra eta gero Larreineta-La Arboleda autobusa.
  • Bizkaibus-eko Santurtzi-La Arboleda linea (asteburuetan bakarrik).
  • Valle de Trápaga-Trapagaran - Larreineta - La Arboleda errepidea.
  • El Campillo industrialdea (Gallarta) - La Arboleda errepidea, golf zelaia ondotik pasa ondoren. 

 

 


Ikusi mapa handiagoa

PEÑAS NEGRAS Ingurumen Interpretazio Zentroa

 ZEIN DA BERE HELBURUA?

Zentroan antolatutako ekintzei esker honako helburu hauek eskaini nahi dizkiegu bisitariei:

  • Meatze-ustiapenak ingurumenarekiko izan duen eragina eta erlazio honek dakartzan ondorioak.
  • Ingurunearen elementurik nagusienak zeintzuk diren eta horiek babesteko eta hobetzeko jarrerak.
  • Ingurumenaren eta horren arazoen gaineko sentiberatasun eta kontzientzia handiagoa.
  • Ingurumenaren arazoak zertan diren eta nola konpon daitezkeen jakiteko beharrezko diren jarrerak.

 

 

PEÑAS NEGRAS Ingurumen Interpretazio ZentroaNORENTZAT DA?

Interpretazioko Zentroa herritarrei eskaintzen zaie oro har eta bereziki talde antolatuei:

  • Ikasle taldeak
    Batez ere Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat. Izena aurretik emanez gero, egun osorako bisitaldi gidatuak egiten dira ikasturtean zehar.
  • Beste talde antolatu batzuk
    Ikasle taldeekin bezalaxe jokatzen da. Bisitaldia aurretik hitzartu behar da.
  • Herritarrak oro har
    Urte osoan zehar, edonorentzat egongo da zabalik Zentroa.
  • Inguruko herritarrak
    Urtean zehar beste jarduera batzuk ere egiten dira.

BALIABIDEAK

  • Langile espezializatuak. Ibilbide gidatuak egiteko eta publikoaren premiei erantzuteko.

  • Erakusketa eta ikus-entzunezkoa. Burdina ingurune baliabide bezala, Bizkaiko meatze arroaren historia, biztanle guneak, geomorfologia, flora eta fauna, ingurumen interpretazioa.

Zentroko erakusketa gela bat

  • Jolastokia eta terraza panoramikoa

  • Kanpoko museoa. Antzinako meatze ustiapenen berriztatutako elementuak.

Kanpoko erakusketaKanpoko erakusketa

  • Landaretza autoktonoaren berreskuratzea. Dokumentazio zentroa

  • Ikastetxeentzako material didaktikoak. Ikasleentzako lan koadernoa eta irakasleentzako gidaliburua.

  • Argitalpenak. Foiletoak, ingurugiro interpretaziorako koadernoa, mapa eta liburua.

Argitalpenak

  • Ikus-entzunezko materialak

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/16