Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. Peñas Negras
 

Ikasleentzako programa

EZAUGARRI NAGUSIAK

Bizkaiko Meatzealdeak eskaintzen duen baliabide didaktiko ugariei esker, programa bat baino gehiago egin ahal izan dugu, ikasleek gai eta helburu desberdinak landu ahal izan ditzaten.

Gaur egun, eskolek lau programa dituzte:

  • 1. Programa: Burdin Meatzaritza eta gizakia.
  • 2. Programa: La Arboledako meatze paisaia.
  • 3. Programa: Industri Iraultza: Burdin Meatzaritza
  • 4. Programa: Meatzaritzak eraldatutako natur ingurunea

Guztiek egitura berbera dute:

• Ikustaldi bakar batean egiten dira.
• Ondoz ondoko lau jardueraz osatuta daude, eta aukeratutako programarekin lotutako edukiak aztertzen eta lantzen dira horietan. Hona hemen jarduerak:

  • Ibilbide didaktikoa.
  • La Arboleda meatze gunea.
  • Paisaia karstikoa.
  • PEÑAS NEGRAS Ingurumen Interpretazioko Zentroa.

 

Eskolentzako programa didaktikoak  (pdf, 3,58 MB)

Lehen Hezkuntzako programa (pdf, 389 KB)

 

ORDUTEGIAK

PEÑAS NEGRAS Zentroak zenbait ordutegi eskaintzen du, era guztietako ikastetxeek etortzeko aukera izan dezaten. Etorri nahi duen ikastetxearen esku dago ordutegi bat edo beste aukeratzea, bere behar eta interesen arabera.

1. ORDUTEGIA (10:00etatik  16:00tara)

Ordutegi guztien artetik osoena da. Honako jarduera hauek barne hartzen ditu: meatze ustiapeneko eremuan zehar ibilbide didaktikoa egitea, La Arboleda auzoa nahiz paisaia karstikoa ikusi eta ezagutzea, eta PEÑAS NEGRAS Ingurumen Interpretazioko Zentrora joatea.

2. ORDUTEGIA (10:00etatik  14:00etara)

Aukera honek jarduera hauek barne hartzen ditu: meatze ustiapeneko eremuan zehar ibilaldi bat egitea, eta La Arboleda auzoa eta paisaia karstikoa ikusi eta ezagutzea.

3. ORDUTEGIA (10:00etatik  13:00etara)

Ordutegi hau aukeratzen dutenek jarduera hauek egingo dituzte: meatze ustiapeneko eremuan zehar egingo dute ibilbidea, eta La Arboleda ikusi eta ezagutuko dute. 

OHARRAK

Oso garrantzitsua da honako ohar hauek kontuan hartzea, aukeratutako programa didaktikoari ahalik eta onurarik gehien ateratzeko.

  • PEÑAS NEGRAS Zentroa ekipamendu publikoa da (Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren menpekoa da). Horregatik, han eskaintzen diren jarduera guzti-guztiak doakoak dira.
  • Ikastetxeak, beraz, garraioaz eta janariaz besterik ez du arduratu beharko.
  • Ikustaldi bakoitzean 40 lagun izango dira gehienez. Inoiz ez gehiago.
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleek boligrafoa edo arkatza ekarri beharko dute, lan koadernoa osatu ahal izateko.
  • Jarduera gehienak kanpoan egitekoak direnez, jantzi erosoa, zira eta mendiko oinetakoak ekartzea komeni da.
  • Etortzeko bi modu daude: garraiobideren bat alokatzea edo Larreinetako funikularra erabiltzea (Telefono zenbakia: 946 604 008).

BISITA ERRESERBA

Ikasturte bakoitzaren hasieran (iraila), Euskal Autonomia Erkidegoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe guztiei gutun bana bidaltzen zaie.

Gutun honen bidez, izena emateko epearen hasieran data eta eskainitako programa guztien datuak jakinarazten diegu. Bisita erreserba egiteko komenigarria da lehenbailehen deitzea, nahi duten eguna aukeratzeko.

 

 

Azken eguneratzea: 2012/01/30