Euskal Autonomia Erkidegoko estuarioetan garrantzi komunitarioko habitatak leheneratzeko LIFE proiektua abian jarrita, Baccharis halimifolia(Ipar Amerikako chilca zuhaixka) landare arrotz inbaditzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko estuario garrantzitsuenetan sortzen dituen arazoei aurre egitea da xedea eta arreta berezia eskainiko zaie eragin sakonena jasaten ari diren guneei.
Landare inbaditzaile espezieak ugaltzea da estuarioetako habitaten kontserbaziorako mehatxu handienetakoa. Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat espezie transformatzailek (Spartina patens, Spartina alterniflora, Paspalum vaginatum eta, batez ere, Baccharis halimifolia) multzo monoespezifikoak osatzen dituzte hainbat gunetan eta bertako komunitateen kontserbaziorako eta estuarioetako ekosistemen orekarako mehatxu larria dira.