Laguntza hauen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da; neurri horiek ekoizleen izenean diharduten erakundeen edo aintzatetsitako beste erakundeen zein antolatzaileen laguntzarekin aplikatzen dira. Erakunde horiek, bereziki, helburu hauek izaten dituzte:
a) Modu iraunkorrean baliabideen kudeaketa eta zainketa hobetzen laguntzea.
b) Arrantza metodo edo aparailu selektiboak sustatzea eta harrapaketa osagarriak murriztea.
c) Galdutako arrantza aparailuak itsasotik jasotzea, arrantza fantasma eragozteko.
d) Lan eta segurtasun baldintzak hobetzea.
e) Arrantzako eta akuikulturako produktuen merkatuen gardentasunaren alde egitea, haien trazabilitatea barne hartuta.
f) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.
g) Akuikulturako ekoizpen zonak garatu, berregituratu eta hobetzea.
h) Ekoizpenerako ekipo eta azpiegituratan inbertitzea.
i) Trebetasun profesionalak eta metodo zein trebatzeko tresna berrien garapena hobetzea.
j) Zientzialarien eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzea.
k) Sarean lan egin eta jardunbide hobeak erakundeen artean trukatzea.
1) Itsasbazterreko artisau arrantzarako ezarritako helburuak lortzen laguntzea.
m) Arrantza zonetara sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.
n) Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako ekoizleen erakundeak sortzea.
Laguntzak diruz lagun daitezkeen kostuen % 100era irits daitezke onuradun pribatuen-hartze finantzariorik gabeko proiektuetan. Profesionalek onuradun pribatuen parte-hartze finantzarioarekin eginiko jardueretan, laguntza-ehunekoak diruz lagun daitezkeen kostuen zuzeneko laguntzaren % 60ra irits daitezke. Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak erabakiko du proiektu bat interes orokorrekotzat hartu behar den, eta, beraz, gehienez % 100ean diruz lagun daitekeen, edo proiektua ekimen pribatukoa den eta gehienez % 60ko diru-laguntza eman dakiokeen, honako alderdi hauetan oinarrituta:
a) Erakunde kolektiboen (ekoizleen erakundeak, sektoreko ekoizleen erakundeak) eta Ikerketa Institutuen parte-hartzea.
b) Interes kolektiboak eta interes indibidualak.
Laguntza honela ordainduko da:
a) Emandako diru-laguntzaren %50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.
b) Gainerako %50a, osorik edo partzialki, diruz lagundutako jarduerak egin direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako eta akuikulturarako 2012ko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.
2008ko uztailaren 24koa, Europako Erkidegoan ekonomi krisialdiak ukitutako arrantza-ontzidien berregituraketa sustatzeko aldibaterako ekintza berezi bat ezartzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Laguntza hauen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da; neurri horiek ekoizleen izenean diharduten erakundeen edo aintzatetsitako beste erakundeen zein antolatzaileen laguntzarekin aplikatzen dira. Erakunde horiek, bereziki, helburu hauek izaten dituzte:
a) Modu iraunkorrean baliabideen kudeaketa eta zainketa hobetzen laguntzea.
b) Arrantza metodo edo aparailu selektiboak sustatzea eta harrapaketa osagarriak murriztea.
c) Galdutako aparailuak itsasoetik jasotzea, arrantza fantasma eragozteko.
d) Lan eta segurtasun baldintzak hobetzea.
e) Arrantzako eta akuikulturako produktuen merkatuen gardentasunaren alde egitea, haien trazabilitatea barne hartuta.
f) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.
g) Akuikulturako ekoizpen zonak garatu, berregituratu eta hobetzea.
h) Ekoizpenerako ekipo eta azpiegituratan inbertitzea.
i) Trebetasun profesionalak eta metodo zein trebatzeko tresna berrien garapena hobetzea.
j) Zientzialarien eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzea.
k) Sarean lan egin eta jardunbide hobeak erakundeen artean trukatzea.
1) Itsasbazterreko artisau arrantzarako ezarritako helburuak lortzen laguntzea.
m) Arrantza zonetara sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.
n) Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako ekoizleen erakundeak sortzea.
Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta beharkizun bereziez zein espezifikoez gain, eskatzaileek ondoko baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:
a) Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak edo/eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan egin behar dira.
b) Pertsona fisikoen kasuan, laguntza eskatu baino bi urte lehenago eten barik administrazio-egoitza EAEn izatea.
c) Pertsona juridikoen kasuan, euren egoitza soziala EAEren esparru-eremuan egotea.
d) Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezin dira hasita egon laguntza-eskaera egiten denean. Izan ere, baldintza hori betetzen den egiaztatzeko, aldez aurretik ikuskapen-akta egingo du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko dagokion zerbitzuak. Ikuskapenaren gaia EAEren barruan ez dagoenean, aitortutako klasifikazio-baltzu batek egindako txostena onartuko da aldez aurretiko akta gisa.
e) Laguntzaren eskatzaileak betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar ditu.
Laguntzak diruz lagun daitezkeen kostuen % 100era irits daitezke onuradun pribatuen partehartze finantzariorik gabeko proiektuetan. Profesionalek onuradun pribatuen partehartze finantzarioarekin eginiko jardueretan, laguntza ehunekoak diruz lagun daitezkeen kostuen zuzeneko laguntzaren % 60ra irits daitezke. Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak erabakiko du proiektu bat interes orokorrekotzat hartu behar den, eta, beraz, gehienez % 100ean diruz lagun daitekeen, edo proiektua ekimen pribatukoa den eta gehienez % 60ko dirulaguntza eman dakiokeen, honako alderdi hauetan oinarrituta:
a) Erakunde kolektiboen (ekoizleen erakundeak, sektoreko ekoizleen erakundeak) eta Ikerketa Institutuen partehartzea.
b) Interes kolektiboak eta interes indibidualak.
Laguntza honela ordainduko da:
a) Emandako diru-laguntzaren %50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.
b) Gainerako %50a, osorik edo partzialki, diruz lagundutako jarduerak egin direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da.
Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.
2012ko martxoaren 30 arte.