Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agurra


Pilar Unzalu Pérez de Eulate Hiru hamarkadatan zehar, nire bizitzaren zati handi bat herritarrak zerbitzatzen eman dut, eta lan zoragarria da, hainbat arrazoi direla medio. Guztietan garrantzitsuena, zalantza izpirik gabe, hau da: hainbat jenderen borondatearen ordezkari izateko abantaila ematen didala. Horrek, berehala, haien interesak defendatzeko betebehar morala ezartzen dit.

 Posizio moral hori, politikaren arloan, oso kontu serioa da. Adibidez, zera esan nahi du: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu kargua onartuta, euskal jendartearekin etengabeko elkarrizketa bat izateko konpromisoa hartu dudala, herritarren kezkak biltzekoa, haien ilusioak bideratzekoa, eta haien baliabideak kudeatzekoa, zorroztasunez, berdintasunez eta gardentasunez. Zuena irakurleona den Sail honetan, ebatzi behar ditugun gaiak hauek dira: dauzkagun ingurumen-aktiboak zaintzea, gure lurraldearen eta ur-baliabideen zentzuzko erabilera aukeratzea, lehen sektorea berritu eta indartzea eta kalitatezko elikagaien ekoizpena bultzatzea. Denok dakizuenez, gailendu eta hedatzea lortu du, biziki lehiakorra den sektore batean, gure kultura eta gure lurra ondoen definitzen duten nortasun-ikur bihurtzeraino.

 Gure lau esparruek eskatzen dute arreta handi eta zorrotza, mundu izugarri konplexuak erakusten dizkigutelako; hala ere, laurak daude oso hertsiki lotuak. Oinarrian dagoen kontua, lau kasuetan, hau da: nola jokatu behar dugun guztiok eta bakoitzak gure baliabideak era jasangarrian erabiltzeko. Horri esker, Jaurlaritzako sail guztien ardura den ingurumenaren arloko jasangarritasuna lortzeko politikak erraz ezarri ahal izango dira. Testuingurua jendarte likido bat da, eta lehen mundu deitzen zaiona ustiapen eta energia-kontsumozko kiribil batean sartzera eraman du; horren ondorioak nabaritzen hasita gaude, gero eta gehiago, planetaren osasuna pixkanaka andeatuz doalako.

 Ordezkatzen dudan Jaurlaritzaren konpromisoa borondate horiei guztiei ahotsa ematea da; zuek, banan-banan, abian den trantsizio batean sartzea ahalbidetu diguzue. Trantsizio horrek nazioartean ezaguna eta aintzatetsia den natura-ondare bat dauka, eta gaitasun handiko jende-talde bat, borondate sendokoa eta profil profesional zorrotz eta fidagarria duena. Sail honek kudeatu beharreko jarduerei dagokienez, jarraibidea argia bezain goranahia da: ekonomian, jendartean eta ingurumenean garapen-eredu berri bati egokitutako egitura duen Euskal Herriak bakarrik eskain diezaguke etorkizun hobea goizero gure oinak euskal lurrean jartzen ditugunoi, eta prest gaude, arimaz eta ahalmenez, hazkunde eredu berde batean lan egiteko. Hori da Euskal Herriarekin, Espainiarekin eta Europarekin dugun konpromisoa, eta bizileku dugun zerutar gorputz txiki eta zoragarri honekin duguna, egunez egun eskatzen baitigu errespetuz eta zuhurtziaz jokatzeko.

 Nire ongietorririk beroena eta zintzoena, orri honetara eta proiektu honetara.

Pilar Unzalu Pérez de Eulate

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua

 


Azken eguneratzea: 2009/07/20