a) Ingurumenean eragiten duten jarduerak antolatu, ebaluatu eta kontrolatzea Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagozkion eskumenen, esparruan, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearekin bat etorriz.
b) Klimaren aldaketaren gaineko politika eta airearen eta lurzoruaren kalitatea babesteko politika koordinatzea.
c) Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.
d) Biodibertsitatearen babesa.
e) Garapen iraunkorraren bermea eta sustapena.
f) Lurralde, hidrologia eta itsasertzaren plangintza.
g) Hirigintzako plangintza lurraldeko plangintzara egokitzen dela kontrolatzea, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen eskumenak betez.
h) Paisaien antolamendua eta babesa.
i) Lurraldeko informazioaren sistema.
j) Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorreko obra hidraulikoak eta jabari publiko hidraulikoaren eta itsas-lehortarraren babesa.
k) Diziplina hidraulikoa eta uretako ingurunearen babesa.
l) Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako sektoreen lehiakortasunaren sustapena.
m) Nekazaritza, baso eta abeltzaintzaren antolamendua.
n) Landa-garapena eta jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioa, landa-ingurunean eta arrantza-guneetan.
o) Animalien eta landareen produkzioa eta osasuna.
p) Animalien babesa eta kontrola. Zoologia-guneak.
q) Ur kontinentaletako arrainez eta ehizaz baliatzeko araubideak.
r) Nekazaritza, abeltzaintza, baso, elikagai eta arrantzako sektoreetako elkarte, organizazio eta korporazio profesionalak.
s) Nekazaritzako eta landa-inguruneko prestakuntza.
t) Nekazaritza, elikagai, arrantza eta ozeanografia ikertzea; hala ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion funtzioak errespetatuko dira.
u) Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriak eta merkaturatzea eta basoen lehenengo eraldaketako industriak.
v) Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaietako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak, eta elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna.
w) Mahastizaintza eta enologia.
x) Arrantzako antolamendua, itsas arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura.
y) Nabigazio eta arrantzako prestakuntza, kirol-nabigazioko irakaskuntza eta urpekaritza profesionala.
z) Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuaren gastuen Erakunde Ordaintzailea.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita daude, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera, honako organo kolegiatu hauek:
Uraren Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita dago:
- 1/2006 Legea, ekainaren 23koa sortutakoa (EHAA 137; 06-07-19).
- 220/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarra arautzen duena. (EHAA 249; 07-12-28) eta hutsen zuzenketa, 220/2007 Dekretuarena (EHAA 45; 08-03-04).
- 221/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Uraren Euskal Agentziaren Administrazio-Kontseilua arautzen duena. (EHAA 249; 07-12-28) eta hutsen zuzenketa, 221/2007 Dekretuarena (EHAA 44; 08-03-03).
- 222/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluarena (EHAA 249; 07-12-28).
- 233/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, Uraren Euskal Agentziaren jardueretako hasiera baita Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioren giza baliabideak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak ere arautzeko dena. (EHAA 249; 07-12-28) eta
hutsen zuzenketa 233/2007 Dekretuarena (EHAA 43; 08-02-29).
- 240/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko dena. (EHAA 249; 07-12-28).
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita daude honako Sozietate Publiko hauek:
- IHOBE, S.A., Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, 218/1982 Dekretua , azaroaren 8koa ( EHAA 163; 82-12-30)
- Itsasmendikoi, S.A., Nekazaritza Garapenerako Institutua, A.B., Centro integral para la formación y promoción del medio rural.
- Neiker, S.A., Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, 502/2001 Dekretua , marxoaren 13koa (EHAA 62; 01-03-29).