Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
 

Azken eguneratzea: 2012/02/01

Bodegas Ostatu upeltegiak aldaketak planteatu ditu 2012. urterako bere ekoizpen eta kudeaketan, ingurumenaren gaineko inpaktua murrizteko

Neurri horien artean doikuntzak egingo dira diseinuan, eta tartean, formatuak txikiagotu, ardo-kaxak bateratu, etiketa eta bilgarrietan material iraunkorragoak erabili, gasolioaren ordez biomasa erabili eta pisu gutxiagoko botilak.

Bodegas Ostatu upeltegiak

Bodegas Ostatu upeltegiak

Bodegas Osastu upeltegia (Samaniego | Araba) lehena izan da bere karbono-aztarna kalkulatzeko prozesuari ekiten, CO2ko igorpenak murriztu eta konpentsatzeko konpromisoa hartuz eta ONUk bermatutako proiektuak bere eginez. Aurten aldaketak planteatu ditu Bodegas Ostatu upeltegiak bere ekoizpen eta kudeaketan, ingurumenaren gaineko inpaktua murrizteko. Neurri horien artean doikuntzak egingo dira diseinuan, eta tartean, formatuak txikiagotu, ardo-kaxak bateratu, etiketa eta bilgarrietan material iraunkorragoak erabili, gasolioaren ordez biomasa erabili eta pisu gutxiagoko botilak.

Ostatuko gerentea den María Asunción Sáenz de Samaniegoren esanetan, “mahastiek eta upeltegiek kokaleku duten ingurumen naturala zaindu eta errespetatzera zuzendutako mahastizaintza lehenestean datza”,

Karbono-aztarna

“Karbono-aztarna” izeneko hori, gizaki, erakunde, jazoera edo produktu batek zuzenean edo zeharka igorritako negutegi-efektuko gas guztiak dira eta CO2 baliokidearen (CO2e edo CO2eq) bidez neurtzen da. Aztarnaren tamaina ezagutu ondoren, igorpenak murriztu eta konpentsatzeko estrategia ezar daiteke programa ezberdinen bitartez. Azken kasu honetan, ONUk eta UNFCCCk bermatu eta Gold Standard-ek erregistratutako programak dira. Eta guztiak ere, Access2 Carbon Markets, Ltd.-ek kudeatuta.

Ostatu upeltegien jabe den Sáenz de Samaniego Berganzo familiak bere egin du Europako punta-puntako nekazaritza-ustiategi eta upeltegiek jarraitutako praktika iraunkor hau, 677 eta 738 g. CO2/botilako karbono-aztarna txikia eskaini arren, hau da, mundu osoan egindako hainbat azterlanen ondoriozko neurriak baino txikiagoa.

María Asunción Saénz de Samaniegok azaldu du “ingurumenarekiko konpromiso sendoa dela, eta klima-aldaketa musu-huts uzteko ahal den guztia egiten ari dela jakitea”.

"Ingurumenarekiko eta baliabide naturalekiko ardura, gaur egun, enpresa batek alde batera utzi ezin duen zerbait da. Kudeaketa konprometituta baten ondorioz produktu arduratsua sortzen da, eta alderantziz. Horregatik finkatzen ari da ekoizpen-prozesuetan karbono-aztarnaren igorpena aztertzearen aldeko enpresa-korrontea", gaineratu du.

Mahastizaintza eta ardogintzako ekoizle askok errespetuzko lan-moduei eutsi arren, makina eta erregaien erabilerak, ongarriek, garraioak, hartzidurak berak edo botilaratzeak eta paketatzeak inguruenari eragin diezaiokete. Ostatun lehenak izan dira ekiditen, teknologia berriei esker.