Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
 

Azken eguneratzea: 2012/01/31

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ICEXek antolatuko duen Errusiako Ardo Azokaren inguruen duten interesari buruz galdetuko die enpresei, ekintza osagarriekin merkatu horretako presentzia indartzeko

Enpresek otsailaren 15era arte adierazi ahal izango dute Ardo Azokan parte hartzeko interesa; horrek ez du esan nahi, ordea, jardueran izena emango dutenik.

ICEX Kanpo Merkataritzako Espainiar Institutuak antolatutako 2011ko Errusiako VII. Ardo Azokan parte hartu zuten enpresek betetako galdetegietan lortutako emaitza onak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak kontsulta-prozesu bat hasiko du, enpresak ICEXek antolatutako ekintza horretan interesatuta badaude merkatu horretan ekintzak antolatzeko. Enpresek otsailaren 15era arte adierazi ahal izango dute Ardo Azokan parte hartzeko interesa; horrek ez du esan nahi, ordea, jardueran izena emango dutenik. Helburua da jakitea zenbat enpresa dauden interesatuta eta zenbatek emango duten izena ICEXen ekintza horretan, interesatuta dauden enpresen kopuruaren arabera merkatu horretako presentzia indartuko duen ekintza osagarri bat aztertzeko.

Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bidali die enpresei jakinarazpena dagoeneko.

Espainiako kalitatezko ardoekin eta elikagaien lotutako erreferentziazko gertakaria da Ardo Azoka, eta bi helburu ditu: merkatu horretan sartu gabeko esportatzaileentzat banatzaileak bilatzea eta lehendik parte hartzen duten inportatzaileak (jatetxeak, boutiqueak, kateak) bezero berriekin harremanetan jartzea.

VII. Ardo Azoka 2011ko urriaren 25ean eta 27an izan zen, Moskuko Lotte Plaza hotelean eta San Petersburgoko Astoria hotelean, hurrenez hurren, eta Espainiak Moskun duen Ekonomia eta Merkataritza Bulegoak, eta ICEX Kanpo Merkataritzako Espainiar Institutuak antolatu zuten, Toledoko Merkataritza Ganberaren lankidetzarekin.

Moskun 847 lagun bildu ziren (%82 profesionalak), eta San Petersburgok, berriz, 587 (%78 profesionalak).

ICEXek ez du 2012ko deialdia egin oraindik; beraz, 2011ko deialdia bidali dizuegu, Institutu horrek berak eskainitako merkatu-azterketa batekin batera.

Errusiako ardo-merkatuaren azterketa 2010

Espainiako ardoen Espainiako VII. Azokaren deialdia