Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen Erantzunkizuna
 
Eusko Jaurlaritzaren ekintzak


XedeaNire jarduerari eragiten al dio? | Kalteen konponketa | Arriskuen azterketa | Batzorde teknikoa | Eusko Jaurlaritzaren ekintzak


Egitura organikoa Ingurumen Arriskuen alorrean

Eusko Jaurlaritzaren 2009ko abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren bitartez, Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritzari esleitzen zaizkio ingurumen-erantzukizunaren alorreko araudiaren betearazpena kontrolatzeko eta horri jarraipena egiteko eginkizunak.

Araudi horren aplikazioak urari, lurrari eta landarediko eta faunako basa-espezieei eragiten die, beste hainbat alorrez gain. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitate Zuzendaritzarekin, Uraren Euskal Agentziarekin eta Foru Aldundiekin batera egingo du lan Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritzak araudi hori aplika dadin lortzeko, horretarako eskumenekin.

Ingurumen Kalteak Konpontzeko Administrazio-prozedura egitea

Jarduerek gerta litezkeen kalteekin duten ingurumen-erantzukizuna indarrean dago gaur egunean. Horregatik, kaltea konpontzeko eskatzeko eta dagokion jarraipena egiteko eskatzeko (halakorik beharko balitz) administrazio-prozedurak garatzen ari da euskal administrazioa.

III. eranskinean jasotako operadoreei buruzko aurretiazko datu-base bat egitea EAEn

26/2007 Legearen III. eranskinean honako hauek ezartzen dira: batetik, ingurumen-erantzukizunaren eraginpeko jarduerak, kalte esanguratsurik eragiten badute, eta bestetik, finantza-bermea eratzera, eta beraz, arriskuen azterketa egitera derrigortuta dauden jarduerak (betiere salbuespenetako bat aplikatzen ez bazaie). 

Lan honen xedea zera da, arriskuen azterketa egin beharko luketen, eta hala badagokio, finantza-bermea eduki beharko luketen jardueren kopurua kalkulatzea.

Hasiera batetik, begien bistakoa da araudia zorrotz aplikatzeak neurriz kanpoko jarduera kopuru batera garamatzala, eta horregatik, helburu bat ezarri da, eraginpeko jardueren kopurua murrizteko proposamen bat egiteko irizpideak aztertzekoa, hain zuzen ere.

Ingurumen Arriskuen Azterketarako Proiektu Pilotua

Ingurumen Arriskuen Azterketarako eta balioespen ekonomikorako araudian ezarritako prozedura berria dugu, sektore publikorako nahiz pribaturako. Hori dela-eta, 2008ko azaro eta 2009ko abendu artean arriskuen azterketarako proiektu pilotu hori egitea erabaki zen, administrazio-irizpideak ezartzeari zegokionez esperientzia hartzeko xedez.

Araudian ezarritako jomugarako, finantza-bermea kalkulatzeko eta ingurumen-kalteak prebenitzeko (hala eta guztiz ere, azken hori garrantzitsuena da beharbada, lege-testuetan argi eta garbi agertzen ez bada ere) proposatutako metodologiaren eragingarritasuna, sendotasuna eta baliozkotasuna alderatzea izan zen proiektu pilotu horren helburua.

Proiektu pilotu hori egiteko, kontratatutako hiru aholkularietako bakoitzak arriskuen hiruna azterketa egin zizkion hautatutako hiru enpresei (horietako 1, galdaketa-sektorekoa, beste 1, azalera-tratamenduen sektorekoa, eta beste 1, azkenik, zabortegien sektorekoa).

Ondorioen txostenean jasotzen den bezala (azken idatz-zatiko NOBEDADEAK), istripuak prebenitzeari eta finantza-bermea kalkulatzeari dagokionez, metodo horiek eragingarriak, sendoak eta baliozkoak izan daitezen lortzeko hainbat neurri hartu behar dira.

Ingurumen Erantzukizunaren alorreko komunikazio- eta hedapen-estrategia

Gardentasuna ingurumen-erantzukizunari buruzko araudi hori arrakastaz aplikatzeko oinarrizko printzipiotzat jotzen da. Horren ildotik, alderdi interesdunei zuzendutako komunikazio-estrategia bat ezarri da, komunikazio hori ahalik eta modu eraginkor eta eragingarrienean gauzatzeko.

Eskaria eta araudi horrek sektore pribatuan piztu duen interesa kontuan hartuz, komunikaziorako modurik egokiena Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bitartez egitea dela iritzi da, atal espezifiko bat sortuz. Jakinarazpenik sortzen den bakoitzean, atal horretan eguneratuko da.

Aldi berean, alderdi interesdunekin informazio-bilerak, informazio-mintzaldiak eta/edo informazio-jardunaldiak egingo dira bi fasetan. Lehen faseari dagokionez, aplikazioaren plangintzan esku-hartzeren bat dutenekin modu zuzenagoan lotuta egongo da, hala nola enpresa-elkarte edo -konfederakuntzekin edota gobernuz kanpoko erakundeekin. Bigarren fasea, berriz, hein handiagoan egongo da lotuta araudiaren ezarpenarekin, eta beraz, araudiaren aplikazioan zuzenean nahasita daudenak hartuko ditu eraginpean, esate baterako, araudiaren eraginpean egon daitezkeen enpresak eta herritarrak.

Ingurumen Sailburuordetzako teknikarien prestakuntza

Arriskuen azterketarako, kalteen balioespen ekonomikorako eta baliokidetasunen azterketarako araudiak jasotzen dituen metodologiak berri samarrak dira, sektore publikorako nahiz sektore pribaturako. Beraz, Eusko Jaurlaritzan oinarrizkotzat jo da Sail horretako profesionalen artean araudi horren aplikazioarekin zerikusia dutenen ahalmen teknikoa segurtatzea.

Lehen fasean, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak Autonomia Erkidegoetarako teknikarientzat antolatutako prestakuntza-jardunaldietan parte hartu da.

Ingurumen-kalteak prebenitzeko eta konpontzeko Batzorde Teknikoan parte hartzea

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko hainbat teknikari ingurumen-kalteak prebenitzeko eta konpontzeko Batzorde Teknikoan parte hatzen ari dira, eta baita Batzorde horren barruan sortu diren hiru lan-taldeetan ere.

Azken eguneratzea: 2010/06/11