Azken eguneratzea: 2011/09/23
URA Uraren Euskal Agentziak parte hartu du Ecoeuskadi 2020an Euskadiren Garapen Jasangarrirako Estrategia
Ecoeuskadi 2020 Patxi Lopez Lehendakariak 2009ko ekainean egindako Urdaibaiko adierazpenean du oinarria. Honen bitartez garapen eredu berri bat bultzatu nahi zen iraunkortasunaren ikuspegia sektore-politiketara eta ekintza publikoetara eramateko
Estrategia hau sortzeko lau mila pertsona baino gehiagok hartu dute parte eta hamar mila talde lan ordu baino gehiago jardun dira, natura desberdinetako foroetan lehen aipatutako iraunkortasun ikuspuntu hori ekintza publiko guztietan barneratzen joan dadin.
Parte-hartze handiko eztabaida hau Euskadik 2020ra begira aurretik dituen erronkak zehazteko balio izan du eta 9 helburu estrategiko ezartzeko.
Urrian aurkezpena europan.
Urrian Eusko Jaurlaritzak EcoEuskadi 2020 Europar Batzordearen aurrean aurkeztuko du. Garapen Iraunkorraren Estrategiak, Euskadi Europako Europako eskualde garatuenetarikoen artean kokatzea baliatuko du eta tokiko esparruan garapen estrategien diseinu eta gauzatzean erreferente bihurtzea.
EcoEuskadi 2020 egiteko erabili den kudeaketa eredu irekia eta partehartzailea etorkizuena hor jarraitzeko ideia dago, Garapen Iraunkorrerako bulego batekin. non Euskal erakunde publikoak hartuko duten parte, eta Garapen iraunkorrerako foro batekin, iraunkortasunarekin dagoen konpromisoarekin jarraitzeko helburua daukana, estrategiaren informazio, eztabaida eta jarraipen gunea izanez
Informazio gehiago