Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
 

REVERSE MINTEGIA: Eskualdeko Karta

Eskualdeko biodibertsiate-kartaren zirriborroa osatzeko mintegia, REVERSEko hiru arloen inguruan: nekazaritza, lurralde plangintza eta turismoa

2011/12/01 - 2011/12/01
Inprimatu
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Eusko Jaurlaritzako egoitza, Lakuan. Areto Nagusia
Udalerria:
Vitoria-Gasteiz
Hasiera data:
2011/12/01
Amaiera data:
2011/12/01
Hasiera ordua:
9:00
Amaiera ordua:
14:00
Antolatua:
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
DESKRIBAPENA

Dinamika eta materialak

Jardunaldia motza eta arina izatea nahi dugu.

Abenduaren 1eko goizerako Lakuako areto nagusia erreserbatu dugu, baita hiru bilera-gela ere, PC eta pantailarekin.

Eztabaida errazteko asmoz, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak egindako aurre-proposamen bat izango da

Azaleko aurkezpen bat eman eta lana testuinguruan kokatu ondoren, taldetan banatuko gara (arlo bakoitzeko bat) gomendioak lantzeko eta ondoren emaitzak elkarren artean adostuko dira.

Talde bakoitzeko arduradun bat egongo da, lana gidatuko duena. Hiru taldeetarako gidoi komuna izango dugu.

Arduradunek talde bakoitzeko emaitzak azalduko dituzte “osokoan”.

Behin-behineko egitaraua

09.00 - 09.15 Ongietorria eta proiektuaren aurkezpena

09.15 - 09.45 Azalpena eta Eskualdeko Kartaren ereduaren definizioa

09.45 - 10.00 Hiru lantalde osatzea: Nekazaritza, Turismoa eta Lurralde Plangintza

10:00 - 11.15 Gomendioen inguruko lana lantaldean

11.15 - 11.45 Atsedenaldia - Kafea

11.45 - 12.15 Gomendioen inguruko lana lantaldean

12.15 - 13.15 Eskualdeko Kartaren gaineko taldeko lanarekin jarraitzea

13.15 - 14.00 Bateratzea eta ondorio orokorrak

 

Interesa duten pertsonek reverse-euskadi@ej-gv.es helbidera jo dezakete, Jardunaldian parte hartzeko asmoa jakinarazteko

ESTEKA INTERESGARRIAK
Azken eguneratzea: 10/11/2011