Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
 

REVERSE: Europan biodibertsitatea zaindu eta balioa emateko ohitura onak trukatzearen gaineko Europako egitasmoa


 

REVERSE: European Project to Preserve Biodiversity

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bitartez, Europan biodibertsitatea zaindu eta balioa emateko ohitura onak trukatzearen gaineko Europako egitasmo batean esku hartzen du (INTERREG IVC).

INTERREG IVC programaren helburua Europako lurralde-lankidetzaren bitartez berrikuntza eta ingurumen gaietan eskualdeak garatzea da. Izatez, programa horren eslogana hau da: Innovation & Environment – Regions of Europe sharing Solutions.  EGEF funts estrukturaletatik elikatzen da, eta indarraldia 2007tik 2013ra artekoa du. Europako kohesio-politikaren programazioaren aldiarekin bat dator denboraldi hori.

pdf formatoko foiletoa (2,3 Mb)REVERSE egitasmoaren gaineko datu zehatz batzuk:

Helburua

REVERSE egitasmoak INTERREG IVC programako 2. lehentasunari erantzuten dio, azpigai honetan: Biodibertsitatea eta Natura-ondarea Zaintzea.

Egitasmoko bazkideak

Egitasmoan parte hartzen duten erakundeak 14 dira, eta horietako lau eskualdeko agintaritzak dira (Akitaniako Eskualdeko Kontseilua, Unbriako eskualdea, Murtziako eskualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoa), bi tokiko agintaritzak dira, (Drama eta Txania, Grezian), eta gainerakoak erakunde publikoak dira (unibertsitateak eta ikerkuntzako zentro publikoak) edo irabazi asmorik gabeko erakundeak (Bio d’Aquitaine, adibidez). Guztira, zazpi herrialde daude ordezkatuta (Frantzia, Italia, Espainia, Grezia, Estonia, Eslovakia eta Alemania).

Buru den bazkidea Akitaniako Eskualdeko Kontseilua da. Koordinatzaile lana egiten du, eta Europako Batzordearekiko solaskidea da.

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariak hitzarmena izenpetuta formalizatu da Eusko Jaurlaritzaren partaidetza, 2010eko otsailaren 9an.

Aurrekontua

REVERSE egitasmoak bi milioi eta erdi euroko aurrekontua du guztira, egitasmoak irauten duen hiru urteko aldian banatuta, (2012ko abendura arte). Europako funtsetatik datorren finantziazioa ia-ia % 80koa da batez beste. Eusko Jaurlaritzari esleitutako aurrekontua 228.459 eurokoa da, eta erkidegoak finantzatzen du % 75.

Helburuak

Bitartekoak

 

Biodibertsitatearen babesaren arloan eskualdeko politiken eraginkortasuna hobetzea.

Ohitura onak trukatu eta partekatzea.

Erabilgarriak direla erakutsi duten eta beste geografia-eremu batzuetara transferitzeko aukerak ematen dituzten eskualdeko ohiturak identifikatzea.

‘Denak irabazle’ izateko lankidetzan konpromisoa hartzea.

Eskualde arteko mintegietan eta azterketa-bisitaldietan parte hartzea.

Eskualdeetako agintaritzek biodibertsitatea zaintzeko metodoen eta politiken gaitasuna eta ezagutza hobetzea.

Ohitura onen zabalkundea egitea, eta gomendioak ematea biodibertsitatea zaintzeko politiketan eta ekintza-planetan.

 

Egitasmoak irauten duen 3 urteetan zehar, bi biltzar egitea aurreikusten da (irekiera eta itxiera), eta eskualdeen arteko bost mintegi, ohitura onenak bateratu eta identifikatzeko (best practices) eta metodologien gida lantzeko.

Elkarlanerako eta esperientziak trukatzeko tresna gisa erabiliko diren beste ekintza batzuk hauek dira:

  • Komunikazio-plan bateratu bat prestatzea
  • Aldizkari bat ekoiztea
  • Webgune bat sortzea
  • Eskualdeen arteko ekintza plana egitea, biodibertsitatea babesteko eta balioa emateko.

Biodibertsitaterako eta ingurumen partaidetzarako Zuzendaritzak garatutako ekintzak, REVERSE proiektuaren inguruan

 

European Union. European Regional Development FundINTERREG IVC: Innovation&Environment. Regions of Europe sharing solutions

Azken eguneratzea: 2012/01/19