Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Meteorologiako oinarrizko ezagutza
  4.  
  5. Hiztegi terminologikoa
Bereziak / Especiales

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

LORD KELVIN


KELVIN, Lord (William Thomson, 1824-1907).

Termodinamikaren arlora ekarpen erabakiorrak egin zituen fisikari britainiarra. Kelvin izeneko tenperatura-eskala bat ezarri zuen; eskala hori ezartzeko bigarren printzipioan oinarritu zen, eta, beraz, edozein substantzia bereziren propietateekin inolako loturarik gabekoa.

Efektu termoelektrikoaren teoria bat egin zuen, termodinamikaren arrazoibideetan oinarrituta, eta Thomson efektua aurkitu zuen. 1842an berokuntza termodinamikorako bitartekorik zentzudunena bero-ponpak erabiltzea zela adierazi zuen. Joule-kin batera gas errealek gas idealean portaerarekin alderatuz erakusten dituzten desberdintasunak zehazten lan egin zuen, eta Joule-Thomson efektua ondorioztatu zuten.

Garai hartan ez zekitenez Lurraren barruan jatorri erradioaktiboko bero-iturriak daudela, planetaren adina hogeita sei milioi urte ingurukoa zela ondorioztatu zuen (gaur egun 4.500 milioi urte inguru dituela onartzen da). Elektromagnetismoaren arloan ekarpen erabakiorrak egin zituen, bektore-potentzialaren eta energia magnetikoaren dentsitatea kontzeptuak sortu baitzituen.

Nazioarteko tenperatura-unitateari "Kelvin" izena eman zitzaion haren omenez. 50 tresna eta makina zientifiko baino gehiago asmatu zituen. Atlantikoan zehar lehenengo kablea jartzeagatik Sir izendatu zuten, eta beranduago Lord Kelvin. Etengabe salatu zuen zeinen burugabea, barregarria eta txarra zen pisu eta neurri sistema ingelesa, eta sistema metrikoaren aldekoa zen.

Europako Unibertsitate askotan ohorezko tituluak eman zizkioten.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18