Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Meteorologiako oinarrizko ezagutza
  4.  
  5. Hiztegi terminologikoa
Bereziak / Especiales

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

HAIZEA


Atmosferan hainbat arrazoi naturalengatik gertatu ohi den aire-korrontea. Lurreko eta atmosferako alderdiak berdin-berdin berotzen ez direlarik, batzuen eta besteen tenperaturaren artean gertatzen diren desberdintasunek eragiten dute haizea. Aire-masa beroenak igotzeko joera dute, eta aire beroak uzten duen leku hori, inguruko aire-masa hotzagoek eta, beraz, dentsoagoek betetzen dute. "Haizea" berez, horizontalki higitzen den aire-korronteari esaten zaio, eta "konbekzio-korronte" terminoa airearen mugimendu bertikalak izendatzeko erabiltzen da.

Haizearen jobidea zentro isobarikoen banaketa eta bilakaeraren baitan dago; goi-presioko zentroetatik (antizikloietatik) behe-presiokoetarantz (depresioetarantz) mugitu ohi da, eta haizearen indarra presio-gradientearen araberakoa da: orduan eta presio-gradiente handiagoa, orduan eta indar handiagoa haizeak. Haizearen mugimendua hainbat alderdik aldaraz dezakete: erliebeak eta Coriolis azelerazioak, esaterako.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/21