X
X
D2
Bilbo
Bidaia-koadernoari erantsi
Mama, Louise Bourgeoisen eskultura, Bilboko Guggenheim Museoaren alboan
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
marca tabla DATU OROKORRAK
Izen Ofiziala:
Bilbo
Bizilagun-kopurua:
353950
Azalera:
41,30 Km2
Udalaren URLa:
Turismo bulegoa:
NAGUSIA
Zabalgune plaza, 11.
48009 Bilbo (Bizkaia)
Telefonoa: 944 795 760 Faxa: 944 795 761
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 16:00-19:30
informacion@bilbaoturismo.bilbao.net www.bilbao.net/bilbaoturismo

GUGGENHEIM MUSEOAREN ALBOKO BULEGOA
Abandoibarra etorbidea, 2.
48009 Bilbo (Bizkaia)
Neguko ordutegia:
Asteartetik ostiralera:
11:00-18:00
Larunbatetan:
11:00-19:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
Astelehenetan itxita.
Udako ordutegia:
Astelehenetik larunbatera:
10:00-19:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-15:00

ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOAN
Arriaga plaza, z/g.
48005 Bilbo (Bizkaia)
Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
11:00-14:00 eta 17:00-19:30
Larunbatetan:
09:30-14:00 eta 17:00-19:30
Igande eta jaiegunetan: 09:30-14:00
Udako ordutegia:
Astelehenetik larunbatera:
09:30-14:00 eta 16:00-19:30
Igande eta jaiegunetan: 09:30-14:00

AIREPORTUAN

Bilboko Nazioarteko Aireportua. Irteerak eta etorrerak.
Telefonoa: 944 532 306
Faxa: 944 533 056
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
07:30-23:00
Larunbat eta igandetan: 08:30-23:00
aeropuerto1@camaranet.com

Turistei zuzendutako telefonoa: 944 710 301
Bizkaia lurralde historikoaren ipar-mendebaldean dago Bilbo, Ibaizabal-Nerbioi ibaia itsasoratzen den tokitik oso gertu. Bizkaiko hiriburua izateaz gain, Euskadiko hiri jendetsuena eta industrializatuena da. Mendiz inguratuta dago, Pagasarri, Ganeta, Restaleku, Arnotegi, Artxanda eta Santo Domingo gainen artean.

Denetariko jarduerak egiteko aukera zabala eskaintzen dio Bilbok bisitariari. Erabateko hazkundea bizi du, eta horren erakusgarri dira, besteak beste, Metroa, portua handitzea, gune berdeak ugaritzea, Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskalduna Jauregia. Eraldaketa handi horrek, hala ere, ez du ekarri hainbat bazterren xarma galtzea.

Zazpikaleak

Alde zaharra da hiribilduaren bihotza. Zazpikaleak izenaz ezagunagoa dena Bizkaiko hiriburuko merkataritza eta aisiarako gune garrantzitsuenetakoa da. Plazer hutsa da gaur egun bertako kaleetako taberna, jatetxe eta saltoki klasiko eta berritzaileen artean paseatzea.

Handik oso gertu, Areatzako zubiak XIX. mendeko zabalgunearekin lotzen du alde zaharra. Etxe-uharte edo etxadi zabal eta eraikin dotorekoa, Kale Nagusia da horren ardatz nagusia; horren zati handi bat oinezkoentzako gune egin dute, gainera. Merkataritzagune eta banku askoren egoitzak daude bertan. Bizkaiko hiriburua finantza eta zerbitzu hiria ere bada; Bilboko Burtsa (Estatuko finantzen neurgailuetako bat) eta Bilbao Exhibition Centre (mundu-mailako batzar inportanteak hartzen dituena) dira ekonomiaren alorrean Bilbok duen garrantziaren adierazleetako bi. Bestalde, Euskadiko porturik handiena eta garrantzitsuena da Bilbokoa, baita Europako lehenengoetakoa ere.

Hiri abegitsua, plurala eta kosmopolita bihurtuta, Bilbok gero eta turista gehiago hartzen ditu urterik urtera, Aste Nagusian (urteko festa handiena) gehienbat. Abuztuan ospatzen dira hiriko jai nagusiok, eta Mari Jaia izaten da urtero horien arima.
NOLA IRITSI

Errepidez

Donostiarekin zein Gasteizekin, A-8 eta AP-68 autobideei esker lotuta dago Bilbo, hurrenez hurren. Era berean, Kantauriko autobideak Santanderrekin lotzen du Bilbo eta A-68ak Burgosekin; autobide hau, halaber, Zaragozaraino doa.

Termibusa

Termibus Garellanoko Geltoki Intermodalean autobus, Metro, tranbia eta aldirietako tren zerbitzua dago. Hala, Bilbo Estatuko hiri garrantzitsuenekin eta inguruko herriekin lotuta dago.

Termibusean zerbitzua eskaintzen duten autobus enpresak honako hauek dira: La Unión, Billman Bus, Eurobus, Alsa Grupo, Continental Auto, Vibasa/Socitransa, Bizkaibus, Alsa Enatcar, Pesa eta Atlassib.

Trenez

Renfek, Abando geltokitik, ibilbide luzeko trenbide guztiekin dauka lotura. Gainera, Renfeko aldirietako trenbide-zerbitzua honakoa da: Bilbo-Laudio-Orduńa, Bilbo-Muskiz, Bilbo-Sestao-Santurtzi-Portugalete...
Plaza Biribila, 2.
Telefono zenbakia: 944 238 635

Fevek Santander hiriburuarekin egiten du bat eta handik Kantaurialde osoarekin.
Bailen kalea, 2.
Telefono zenbakia: 944 232 266

EuskoTrenen zerbitzua Atxuriko geltokitik Donostiaraino heltzen da, baita Gernika eta Bermeoraino ere.
Atxuri kalea, 6-8.
Telefono zenbakia.: 944 339 500

Airez

Bilboko Nazioarteko Aireportua Loiun, hirigunetik 10 bat kilometrora, dago eta penintsularen iparraldeko erreferentzia da. Astero, 400 bat hegaldi irteten dira Estatuko eta Europako hiri garrantzitsuenetara. Guztira, 13 hegazkin konpainiak eskaintzen dute zerbitzua bertan.

Itsasoz

Bilbo eta Portsmouth, Ingalaterrako hiriko portua, P&O konpainiak lotzen ditu. Astean, bi aldiz egiten du joan-etorria itsasontzi batek.
© 2008 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco