Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai
 
Kontserbazioa


Urdaibairen sorreraUrratsez urrats | Kontserbazioa | Garapen iraunkorra | Ikerketa eta ingurumen hezkuntza


Urdaibai Biosfera Erreserba babestutako gunea da. Kontserbazio funtzio hori, ordea, haratago eraman nahi du. Horretarako, garapen iraunkorraren irizpideak aplikatuta, garapen sozio-ekonomikoaren eta naturaren kontserbazioaren arteko oreka bermatzen du, Urdaibaiko biztanleak eta askotariko jarduerak garatzen dituzten eragileak prozesuan inplikatuz.

Kontserbazioa

Ondare naturalaren eta biodibertsitatearen mantenua edo berrezarpena bermatzeko neurri multzoa. Batez ere, fauna eta flora basatiaren habitat natural eta seminaturalak babesteko hartutako neurriak dira.

Ekosistema natural aipagarrienak

URDAIBAIren ezaugarrietako bat paisaia aniztasuna da. Kantauri itsasorako bidean, eskualdeko errekek kolorez marrazten dizkigute bazterrak. Guztien artean, aparteko garrantzia eta kontserbazio maila izugarria sistema naturalak nabarmentzen dira.

Natura 2000 Sarea

Natura 2000 Sarea Europako sare ekologiko bat da. Sarea, Europar lurraldean izendatutako eremuen biodibertsitatea bermatzeko sortu zen. Horretarako, biodibertsitatea kontserbatzeko esparru komuna zehaztu dute, bertan bizi diren espezieen habitatak euren hedapen naturaleko eremuan mantentzeko edo berreskuratzeko. Urdaibai Natura 2000 Sarean dago. Bertako itsasadarrak, itsasertzak, artadi kantauriarrak eta ibaitar sareak Hegaztientzako bereziki babestutako eremua (ZEPA) eta Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) izendapena daukate.

Ondare historiko, kultural eta artistikoaren babesa

Urdaibaik balio handiko ondare kultural, arkitektoniko eta arkeologikoa gordetzen du. Horren adierazgarri da 2006 urtean 317 elementu katalogatuta egotea ondare izendapenarekin.

Aztarnategi arkeologikoak

Urdaibain balio kalkulaezina duten zenbait aztarnategi arkeologiko mantentzen dira.

Aztarnategi horiek aztarna kulturala eta ingurumen aztarna gaur egunera arte mantendu dituzte.

Aipagarrienak Katillotxuko estazio megalitikoa, Foruko erromatarren herrixka eta Santimamiñeko kobazuloa dira. Kobazuloa aztarnategi geologiko eta kultural garrantzitsuenetakoa da, eta oraindik ere labar-arteko irudiak ikus daitezke.

 

Azken eguneratzea: 2009/06/30